julio 31, 2018

Gora et Labora: Furgol

Anitius Manlius Torquatus Severinus Boethius klasikoaren De consolatione philosophiæ irakurtzetik Udal liburutegira, Ignacio Aldecoaren El fulgor y la sangre berrirakurtzera. Ingurukoek As, Marca, Don Balón. Haiek ez didate kasurik egingo eta ez dira klasikoekin ausartuko. Nik, ordea, jakin-min zabalekoa, irekikoa, eta haien egunkariak begiztatzea erabaki dut. Ez omen da bekatu. (Más…)

junio 26, 2018

Gora et Labora: Ligatu dut

Kortejatzeari ligatu esaten diote egun. Ni saiatu nintzen behin edo birritan XX. mendean eta, ez dakit zergatik, ez nuen asmatu. Gustuko pertsona inguratzeko nire teknika ez zen batere txarra: begirada sakonekin limurtu, hurbildu eta gai mamitsuekin nire gaitasun intelektualak erakusten nizkion. Ene dohain fsikoen laguntzaz ezin pott egin. (Goiko argazki horretan agertzen den betaurrekodun hori baino erakargarriago nauzue). (Más…)

mayo 26, 2018

Gora et Labora: Iluntasun infinitua

Bizitzaren gauza inportanteekin besterik kezkatzen ez garenok: bertutea bilatu, hil baino lehenago gure karma handitu, etab. Batzuetan galdu egiten gara eguneroko xehetasunekin.

Bizitza iluntasun infinituan sortutako txinparta distiratsua besterik ez dela jakin badakigunok, ez dugu ia sufritzen, adibidez, horrelako txinparta batzuk Mediterraneoa gurutzatzerakoan itzal-tzen direla jakitean.

Batzuk, ilusiozkoa besterik ez den bizitzari atxikiegiak, kezkatu eta itsasoan galdutakoei laguntzera abiatzen dira. Ez dira konturatzen alferrik ari direla. Espainiako ministro batek, ordea, lezio  eman zien: «lagundu bai, baina ez legez kanpoko migrazioari». Immigrazio irregularra gelditzeak du lehentasuna. Doazela Turkiara.

(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »