agosto 2, 2017

Gora et Labora: Oporraldia

Uda garaia. Maila espiritual goren batean gaudenontzat betiko jarduerekin segitzeko garaia: baraualdiak, otoitzak, musika sakroa, testu klasikoen etengabeko berrirakurketak…
Baina vulgus-jende askorentzat uda oporrak egiteko garaia besterik ez da: txiringito, txosna, kalimotxo, gehiegizko oturuntzak, siestak telebistaren aurrean, hondartzako parking eguzkitsuak, Repsoleko biserak, hozkailu eramangarriak garagardoz beterik, As, Marca, jar ezak beste gin-tonic bat, izorratu zaigu haizagailua, ez bota harea ume!, zoaz eskuare eta palekin haruntzago, ekarri atzera telefonoa, daturik gabe utziko naun-eta… (Más…)

junio 25, 2017

Gora et Labora: Profezia

Gure planetan, homo sapiens sapiensaren gailentasuna, nagusitasuna, amaitzear dago.
Sustatun irakurri genuen profezia. 352 ikertzaileren iritziak aipatzen dira. Cornell Universityn argitaraturiko lana.
Gure arrazaren gainbehera Deep Bluek Kasparovi irabazi zioenean hasi omen zen. Gaur egungo xake jokalariek ez daukate aukerarik egungo sistema informatikoen kontra. Kalkuluan ere, hasieratik erakutsi zuten ordenagailuek gizakiok inoiz izango ez dugun gaitasuna. Alan Turingek sortutako makinak matematikariek baino azkarrago, zehatzago, kalkulatzen zuen.
(Más…)

mayo 27, 2017

Gora et Labora: Eurovision

Jaungoikoak gure Jaunak paradisuaren aurrerapenak, iragarkiak, frogak bidaltzen dizkigu etengabe. Gure malkoen haran honetan, noiz edo noiz, paradisuaren ate bat edo beste zabalik antzeman daiteke.
Ez dago hemen luzatzeko eta zehaztasunetan sakontzeko tokirik eta, ate horietan, zabalenetako pare bat aipatuko, besterik ez.
Hipermerkatuak eta Eurovision. Baga, gure gorputz hilkor honek behar eta behar ez dituen apeta ia guztiak asetzeko aukera. Eta biga, arimaren, espirituaren, gozagarririk gorena. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »