abril 22, 2017

Gora et Labora: Oharrak hartzen

Igande goiza zen eta idazle honek bere bolizko dorrea denbora batez uztea erabaki zuen. Jaungoikoak gure Jaunak zazpigarren egunean atsedena hartu bazuen, beneditarrok, hortik ere, zerbait ikasi beharko. (Más…)

marzo 12, 2017

Gora et Labora: Libertatearen kontrola

Hirugarren mundu gerra, dagoeneko, hasi da. Internet da guda-zelaietako bat. Dronek eta robot hiltzaileek ez digute basoa estali behar. Propaganda izan da beti gerra guztien arma nagusi. Egia izan da beti biktima.
Lehen telebista-irrati kate edo kanal bakar batzuen artean hautatzea zen kontua. Internetarekin edonork dauka kanal bat. Edonork igorri ditzake mezuak. Lehen botereak kanalak kontrolatzen zituen, orain botereak jendearen bilatzeko joerak bideratu beharko ditu. (Más…)

febrero 5, 2017

Gora et Labora: Kanoiak ala gurina

Munduko ekonomia primeran dabil. Inoiz baino hobeto.
Goseteak baino arazo latzagoa bihurtu da, oro har, gizentasuna. Pixkanaka-pixkanaka hedatuz doa demokrazia planetako lurralde guztietara.
Munduko boteretsuenak gero eta hobeto konpontzen dira elkarrekin. Txinatarrak eta errusiarrak aspaldiko ameskeria sozialistak ahaztu eta ekoizpen ahalbideen mugaraino iristen saiatzeko ahaleginetan murgildu dira. Behar bezala.
Betidanik, Kapitalismoaren ametsa izan da ekoizpen ahalbideen mugaraino iristea. Muga-mugaraino iristeko ezin dira langabetuak egon, errekurtsoak toperaino zukutu behar dira, teknologia produktiboenak eta lan egiteko erarik produktiboenak erabili behar dira. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »