abril 15, 2016

Gora et Labora: Lebitatzen

Ene bolizko dorretik ikusten dut denbora-espazioaren hedakuntza eternala. Zuok oporraldi deituko zeniokete, nik bizitza. Entropiaren hazkundearen norabidean neurtzen duzue denbora, grabitatearen zurrunbiloetatik ezin ihes eginik. Nik, bitartean, Aladinok tapizean legez, hegaz.
Legamiarik gabe lebitatzen dut, psikotropikorik gabe. Zuen munduko hautsetatik aske, txanpions-ligeko partidak ikus ditzaket moviola eta guzti, Eurovisioneko doinuak aditu ditzaket, Europako parlamentuetako eztabaidak entzun ditzaket. Hegaz Nobel Sariak, Asturiaseko Printzesa Sariak, Goyak, Berlineko urrezko hartzak eta Canneseko urrezko palmondoak batzen ditut. (Más…)

marzo 13, 2016

Gora et Labora: Autofikzioa

Metafisika, sanskrito eta bibliotekonomian aditu bilakatu baino lehenagoko garaietan, apalagoak ziren ene asmo intelektulak.

Ekonomia arloan munduko jakintsuenen artean kokatu nahi izan nuen ene burua. Miguel Boyer eredu, harago iristea erabaki nuen: Gil y Gilen eraikitzeko grina, Ruiz Mateosen eta Mario Conderen enpresa ikuspegia, Luis Bárcenasen oinarrizko kontabilitate ezagupenak… Garai hartako idoloek bezala nik ere zenbait gaitasun banituela uste nuen.

Ekonomia fakultatean izena eman nuen, irakasleen irakasle bihurtzeko asmoz. Berrehun bat lagun eman genuen izena promozio hartan. Biluzik agertu ginen lehen eguneko aurkezpenean. Laster elurra gerriraino estaltzen zuela konturatu ginen. Ikasgeletan jarlekurik ez guztiontzat, zenbait kide kexatu zirenean, numerus clausus eskatzeko erantzun zieten.

(Más…)

febrero 5, 2016

Gora et Labora: Erantzuna

Ume horiek,
Zuen milaka eskutitz irakurri eta gero, erantzuteko gogoari ezin eutsi. “Aurten oso ondo portatu naiz” leloarekin nazka-nazka eginda nauzue. Delinkuenteen epaile aurreko diskurtsoa darabilzue. Eskerrak gero luzamendu handiegirik gabe zuzen-zuzenean jotzen duzuela gupidarik gabe eskatzeari: telefono smart benetako bat, tablet bat, ezpata-laserra, Halcón Milenarioa (nahi baduzu, maketa), Wii, Xbox, PlayStation, zaldi bat (benetakoa)…

(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »