diciembre 15, 2019

Gora et Labora: Parkinsonen Legea

 

Zutabe dohatsu hau idazteko prentsara jo ohi dugu dokumentatzeko eta, agidanez, prentsan ere Parkinsonen huskeriaren legea betetzen da.

C. Northcote Parkinson jaunak 1957ko klasikoan zera azaldu zuen: «Agendako edozein gairi eskainitako denbora, bere garrantziaren alderantzizko proportzionala da». Horretarako zentral nuklear bateko goi kontseiluko batzar formal bat irudikatu zuen. Gai-ordenako puntu potoloekin ez dira kontseilari jaunak luzatu. Teknikariek proposatu badute milioi asko balioko duen aldaketa bat, ba aurrera. Batzarra arin doa. Gai-ordenako azken puntuarekin, ordea, bizikletentzako aterpetxo bat egitea, hor bai kontseilari jaun txit goren guztiek badutela zer esan, eta puntu hori luuuze eztabaidatuko da. (Más…)

noviembre 3, 2019

Gora et Labora: Duty free

 

El Prat aireportuko VIP gunean nengoelarik burutu zitzaidan. Nola lor dezakete katalanek euren independentzia? Pirinioetako beste aldeko indepe horiek paper hauek gozamen handiz irakur-tzen dutela jakinda, horra bide orri bat.
Lehentasun osoa eman behar zaie aireportuen eskuduntza lortzeari. (Más…)

septiembre 30, 2019

Gora et Labora: Iraila

Txikitatik denbora ikasturteka antzemateko hezi gaituzte. Oporrak-lana-oporrak-lana-oporrak. Bukatu dira oporrak. Iratzargailurik gabeko goizak, ogi txigortua patxadaz gosaltzea, liburu bat lasaitasunez hautatzea, bidaia bat planeatzea.
Iraila. Iratzargailua. Irratian G7ko kontu horiek, erdi gosalduta jendez mukuru doazen garraiobidean ibili behar. Estu eta zutik lantokira. Iratzargailua, iraila, hira. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »