“Planeta asko ditugu, ekonomia bakarra” Die PARTEI, Alemaniako alderdi politikoaren eslogan ospetsu hura defendatzen dute, egun, muturreraino baina aipatu gabe, Europako alderdi politiko gehienek.
Ekonomia, merkatuaren agintzapean funtzionatzen duen eta azken finean esku ikusezinaren gidaritza orojakilearen menpe primeran funtzionatzen duen, —eliteentzat bai behintzat—, izate sakratu hori.
Gure sistema ekonomikoa: hazkunde ekonomikoa. Kapitalak mozkin altuena bermatzen duten enpresetara mugitzen dira ia trabarik gabe. Dena diruz neurtzen, kuantifikatzen da. Adibidea, lehen oihana zegoen tokian ez zegoen ezer. Egurra moztu eta saldu, soja genetikoki moldatuta landatu eta belar txarren kontrako pozoiei esker soja uzta bikainak lortu eta mozkin potoloak. Abereentzako bazka. Aberastasuna. (Más…)
|