julio 30, 2019

Gora et Labora: Facts & Fakes

Sare sozialetan denetarik topa daiteke. Niri zientzia eta sinesmenak interesatzen zaizkit. Ez besterik.Kosmologiaz, erlatibitateaz, multiunibertsoez eta erlijio berdaderoaz nire burua janzten eta janzten ez dut inoiz atsedenik hartu. Biokimika, nanoteknologia, informatika kuantikoa, aljebra eta topologia bezalako kontuekin ere, aditua naiz. Bizitza honetan jakin daitezkeen gauzak bi multzotan banatzen dira, zientziaren bidez jakin daitezkeenak, gutxi, eta fedearen bidez jakin daitezkeenak; beste guztiak.

(Más…)

junio 24, 2019

Gora et Labora: Lotsaizuna

Gaztetan uste nuen egunen batean lan merkatuan hobi txikitxo bat topatuz gero, —nomina-eta guzti, amesten nuen—, alokairua bat, edo, zergatik ez, hipoteka bat bideratuz gero… Zoriontsu izango nintzela. Dirua + osasuna + Jaunaren grazia = zoriontasun aljebraikoa.
Osasuntsu ailegatu naiz XXI. mendera, denbora luzean alienatu naiz nomina baten pean, —alokairu eta hipotekak ez ordaintzeko aitzakia gutxi izan dut hamarkadetan—, baina, hala eta guztiz ere, batzuetan zoriontasuna baino, lotsa sentitzen dudala aitortu behar izaten diot ene aita konfesoreari. (Más…)

mayo 18, 2019

Gora et Labora: Militantziaz

Kultura gutxiagotuan bizitzeko nolabaiteko aukera egin dugunok, ohitu gara, halabeharrez, nolabaiteko militantziara.
Utziko dut hurrengo bideo baterako militantzia politikoa, gobernuz kanpoko erakundeetako militantzia, militantzia erlijiosoa eta oraindik sakratuagoa den Atheticekiko militantzia.
Hizkuntza militantziaz arituko naiz. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »