diciembre 18, 2016

Gora et Labora: San iGNUcius

Euskaldunok ekarpenik egin baduzue, nazioarteko kulturan, gastronomiaren alorrean izango da. Sukaldariak inguruko produktuak erabili, probatu, aldatu, partekatu egin dituzte. Sukaldaritza kontuetan jakintsu batzuk gure herrian.

Aurreko batean Richard Stallman etorri zen zen gure produktuak dastatzera. Jendaurrean hitzaldiak eman behar bere bidaiak eta oturuntzak justifikatzeko. Publikoari eman behar publikoak nahi duena eta San IGNUcius rola antzeztu zuen San Inazioren lurraldean. Pernandoren egiak botatzen aritu zen. Beti legez.

(Más…)

noviembre 7, 2016

Gora et Labora: Miraria

Jesu Kristok arrainak eta ogiak biderkatu omen zituen behin. Finantza-sistemak dirua etengabe biderkatzen du. Elkar-eragile ekonomikoek elkarri egiten dizkieten maileguek dirua biderkatzen dute.

Antxonek negozio on bat zeukan. 100.000 euro mugitzen zituen urtero. 10.000 irabazten zuen urtero. Behin, bankuari 1.000.000 euro eskatu zizkion. Hortik aurrera urtero 100.000 euro irabazten hasi zen. Kapitalismoaren miraria.

Elkarri egindako maileguei esker Banku zentralak inprimatzen duen euro bakoitzeko finantza-sisteman hamar euro sortuko dira.

(Más…)

septiembre 17, 2016

Gora et Labora: Kontsumitzaile pasibook

Gogorra da gu ere menpeko garela jakitea.
Ospitale batean nengoen, itxaron gelan bakarrik, aspertuta. Inguruko guztiek beren telefonoei so. Nik bateria gutxi eta hormetan zeuden kartelak irakurtzeari lotu nintzaion.
Tabakoaren kontrako kanpaina. Frogatutzat jotzen zen: 1.- Tabakoa kaltegarria dela epe luzean. 2.- Ez birikietarako bakarrik, neuronetarako ere bai. 3.- Zigarrotxoek mendetasuna itzela sortzen duten 4.000 bat osagai kimiko. 4.- Erretzaile pasibook ere kalte horiek guztien menpe. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »