julio 25, 2016

Gora et Labora: #Alde

Igaro dira Espainiako hauteskundeak. Kikarakada nahi ez zutenentzat kikarakada eta erdi. Nafarroko Reynoan #Alde/Por favor horrek haizea a favor/#Alde izan du. Mendebaldeko probintziekin ere, osaba Sabin, haserretuko zinen, ezta?

Agian bada garaia, Osaba Sabin, beste plan bat asmatzeko. Igaro dira 124 urte Bizkaya por su independencia argitaratu zenuenetik. Onartu beharko duzu, baina, jendeak independentzia baino, nahiago duela dependentzia. Hegoaldekoak eroso sentitzen dira, nonbait, Bertín Osborne bezalakoen sakontasun politikoarekin. Mendebaldekoak, agi denez, miresmenez deskubritu dute zure garaikoa baino modernoagoa, sozialdemokratagoa, den beste Txadonak’tar Paulo hori. Iparraldekoak Txirritaren garaiko frantses euskaldun hura baino frantsesago.
(Más…)

junio 17, 2016

Gora et Labora: Rankinga

Rankingak, sailkapenak, gustatzen zaizkigu. Aldizkariak saltzen laguntzen dute. Publizitatea erakartzen dute. Zein da azkarrena, zein guapoena, zein aberatsena, zein sukaldaririk onena… The Forbes World’s Billionaires list dugu gustukoena, aitortu behar.

Badaude bigarren mailako rankingak ere: bertsolarien txapelketetakoak, NBAko seigarren jokalaririk onenaren rankinga, ingelesez abesten duten euskal musika taldeen rankinga, errefuxiatu gehien besarkatzen duen Europako estatuen rankinga. (Más…)

mayo 20, 2016

Gora et Labora: Burdinazko burua

Hiztegietan izen-mailegatzailea agertzen bada ere, nahiago “lastozko gizakia” edo “Gure gizona Panaman”. Lagunek “burdinazko burua” asmatu (<testaferro).
Iratzargailuaren diktadurapean bizi zareten koittauok ez dakizue dirua, benetako dirua, nola irabazten den. Goizero garraio publikoa lepo betetzen duzuen langileok pentsatzen duzue ekonomiaren piramidearen oinarriari zeuok eusten diozuela. Langileok oinarri- oinarrian zaudete, bai, baina dirua, benetako dirua, piramidearen punta baino gorago dago. Zeruan. Paradisuan. Tax haven horietan. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »