marzo 26, 2024

Gora et Labora: Falta dira

Falta dira zientzialari baikorrak. Oraingo egoera beste krisi igarokor txiki bat besterik ez dela defendatuko duten zientzialariak. Entzun nahi dugu segi gaitezkeela gure ohiko bizitzarekin, lasai.

Zientzialari ezkorrek planetak muga fisikoak dituela aldarrikatzeko gero eta oldarkorrago dabiltza. Laster diesela faltako dela, eta ondorioz baita zerealak ere. Ezin ei diogu etengabeko hazkunde ekonomikoari beste mende erdian eutsi. Igaro omen ditugu petrolioaren eta uranioaren gailurrak eta horrek desazkundea ekarriko du, ezinbestean.

Planetako mugekin beldurtu nahi gaituzte: larrialdi klimatikoa, ozeanoen azidifikazioa, ozono-geruzaren zuloak, nitrogenoaren eta fosforoaren zikloaren usteltze prozesuak, lehorteak, deforestazioa eta beste lurzoruaren erabileran, biodiber-tsitatea galtzea, atmosferako partikulek eragindako kutsadura, kutsadura kimikoa, plastikoak gure erraietan, gerra hotzaren berotzea, oinarrizko mineralen eskasia, kobre, litio, kobalto, AMOC korrontearen moteltzea… (Más…)

diciembre 24, 2023

Gora et Labora: Neguko jaiak

Etorkizun hurbiletik abisu bat igorri digute: “Garai haietan, zuen arbasoek hainbat mitotan sinesten zuten. Kontsumoak oparotasuna zekarrela sinesten zuten eta etengabeko aurrerabide zientifiko- teknologikoak krisi guztiak konponduko zituztela. Esate baterako, neguaren hasieran, kapitalismo kontsumistaren jaiak gero eta lehenago hasten ziren. Halloween, Black Friday, Black Week, Black November, Cyber Monday, Thanksgiving… Zuen arbasoek ez zekiten ondo zer ospatzen ari ziren, kontua zen erosteko eskaintza bereziak aprobetxatzea, eta behar ez zenituzten hamaika gauza erostea, prezio merkeetan. Objektuak, arropak-eta, metatzeko, beharrik gabe ordezkatzeko, edo ezagunei opariak egiteko.

Batzuek ondo zenekiten oparotasun energetikoa agortze bidean zebilela, hala ere hiriak argi elektrikoz mukuru betetzen zenituzten kontsumoaren pizgarri. Selfieak egiten zenituzten kalean Gabonetako argien aurrean. Oraindik ere lehengaiak geratzen zitzaizkizuen auto elektrikoak fabrikatzeko eta autoek oinezko asko harrapatzen zituzten Gabonetako selfieak egiten kale argitsuen erdian irribartsu.
(Más…)

octubre 3, 2023

Gora et Labora: Aberastasuna

Uda 2023ko krispetak jateko sugetzarra Rubialesen musutxoaren kontua izan da. Feminismo faltsuaren salatzailearen balentriak eta ahoberokeriak.

Rubiales bezalako crack batek dozena pare bat post-dok-zientzialari-ikertzailek eta Tarot irakurle pare batek baino soldata handiago eramatea gure sistema ekonomikoaren akats bezala seinalatu beharrean, batzuek erraz justifikatzen dute: bakoitzak sortzen duen aberastasunaren arabera kobratzen du.

Gizonezko futbolariek eta Iker Jiménezek sortzen dute aberastasun handia; zaintzaileek, zientzialari-ikertzaileek, langile arruntek, nekazariek-eta, txikia. Batez ere emakume badira. Urtainek sortzen zuen, aberastasuna, frankismoan, eta El Corte (de) Inglesek. Sindikalistek ez. Emerituak, Francoren oinordekoak, berak bakarrik, Gurutzetako ospitaleko profesional guztiek batera beste aberastasuna sortu zuen, atzerrian dirua gorde eta Arabiara alde egin baino lehen.
(Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »