Gora et Labora: Dena ala ezer ez
![]() |
|
![]() |
|
Esaten dute zientzia eta filosofiaren galderarik oinarrizkoena, azken galdera, zera dela: zergatik existitzen da zerbait, unibertsoa, eta ez ezereza. |
![]() |
|
![]() |
|
Esaten dute zientzia eta filosofiaren galderarik oinarrizkoena, azken galdera, zera dela: zergatik existitzen da zerbait, unibertsoa, eta ez ezereza. |
![]() |
|
![]() |
|
Negazionistak ez dira existitzen. Beraz sailkatuko ditugu. Sinpatikoak. Lurra planeta biribila dela bezalako kontuak ukatzen dituztenak. Hasi da bideoa. Gizonkote gizenkote bat esku batean laranja bat eta bestean pitxerra bete ur. Bota dio ura laranjari, eta ur guztia lurrera. Laranja ia-ia lehor geratu da. Ergo lurra biribila balitz itsasorik gabe geratuko ginateke. Erronka bota die geologian ustez aditu horiei: ezetz potrorik aurrez aurreko debate bat telebistan egiteko… |
![]() |
|
![]() |
|
Gure bolizko dorretik, munduko zalapartetatik salbu, realpolitik kontuak ikasteko aukera. Ikasi dugu, esaterako, Facebook eta Instagram kontuetatik soldadu errusiarrak akatzeko deia egin daitekeela, baina ezin dela errusiar desinformazioa zabaldu. Google sareetatik, Twitterretik-eta, ezin da propaganda zabaldu. Jakin dugu errusiarrek zentsura eta desinformazioa mal-tzur erabiltzen dutela, misil eta bonba hilgarriekin batera, ukrainar zibil errugabeak ankerki, akabatzeko. Gainera, errusiar bilau, errusiar doilor, errusiar zital, errusiar gizatxar, errusiar kiskil, errusiar mandil alaena horiek, zibilak akabatu eta gero, gainera, kexatu egiten dira ukrainar gixajoak, zibilak, emakumeak eta umeak denak, giza ezkutu gisa erabiliak direlako. Ukrainarrei defentsarako baliabideak bidaliko zaizkie, munduko herri zapaldu guztiei bidaltzen zaizkien bezala, eta errusiar bilau, errusiar doilor, errusiar eta abar alaena horiek guztiek hobe dute kontuz ibiltzea, zeren, deskuidatuz gero, talde terroristen zerrenda beltzan sartuko ditugu, eta orduan bai, orduan ikusiko dute zer merezi duten. |