junio 28, 2020

Gora et Labora: Etebebi

Gure kultura garaikide herrikoia ondo ezagutzeko, intelektual batek egin beharreko sakrifizioak: bertso saio bat zuzenean entzun, —ez du balio bertso-afaria, sakrifizioa ez baita—, pilota partida bat, herri kiroletako dema bat, alarde bat… Eta sakrifiziorik gailena: ETBko saio bat aditu.

Nik, apaltasun faltsurik gabe botako dut, sakrifizio horiek eta gehiago egin izan ditut. Gure kultura herrikoia barrutik bizi izan dudala esan ahal izateko, besterik ez bada ere. Eta ETB saio batzuk ikusteagatik ohoreren bat, sariren bat-edo, merezi dudala uste dut. Baina jende askok, ehunetik bik-edo, egiten omen duenez, ez didate ezer emango. (Más…)

marzo 18, 2020

Gora et Labora: Koronabirus

 

Hitza lehen aldiz Venezuelako mandazain bati entzun genion. Honek hitza zuenean, atzerriko satrapa batek aurpegira jaulki zion “Zergatik ez haiz isiltzen!?” Eta Venezuelako mandazainak mandatari ahohandiari hura bota zion: “Isil hadi hi, koronabirus!”

Anekdotatxo hau herriaren memorian geratu da, mandazainak egindako beste hamaika balentria bainoago. Komunikabideek azaldu ziguten bi pertsonaien artean zegoen aldea. Bata edukazio handikoa omen, Europako jauregietan ondo hezia, bestea, ordea, kuarteletan korroskaden artean hazia. Bata nobleziaren eta tronu baten oinordeko, bestea boterea armen bidez irabazitakoa… (Más…)

febrero 3, 2020

Gora et Labora: Teofagia

 

Loari orduak kendu behar zutabe hau idazteko. Orduak sartu behar liburutegietan, hemeroteketan, sare sozialetan… albiste garrantzitsuenak hautatzeko eta Karmako irakurleari gaurkotasuna argitzeko.

Estreinatu berri dugun mendeko albisterik garrantzitsuena, oraingoz, Robert Sarah teologo jakintsua eta Benedictus PP. XVI, Aita Santu emeritua, elkarlanean ateratako liburuaren agerpena. (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »