marzo 29, 2020

Deformatika: Koroabirusa, Zaldibar, 155a eta erresistentzia digitala

r213_deformatikaEz pentsa, azkotan irurtzen ari zaren hau azken momentuan bidaltzeak baditu bere abantailak, eta hauetariko bat asteburuan bizi izandako egoeraren berri ematea da. Alde batetik koroabisusaren hedapena dator. Birus berria, kutsakorra, kolektibo ahuletan eragina izan dezakeena, ondoko herrialdetan (Italian gehien bat) nola garatu den ikusi duguna, osasun publiko ahul batekin (urteetako murrizketak, pribatizazioak, iruzurrak, hau erabiltzeko eskubide murrizketak…) eta joera autoritarioa duen alderdien presentzia parlamentuetan (EAE, Nafarroa, Espainakoa eta Frantziakoa)… Beraz ekaitz perfektoa 155a ezartzeko estatu osoan: https://labur.eus/9KTzM
Eta ez pentsa kontua dela noren eskuetan egon behar diren baliabideak, Zaldibarreko hondamendian ikusi dugunez, autonomismoak ez du gehiegirik lagundu. EAJkoa zen Josu Jon Imaz zabortegietan administrazio publiokoen ikuskaritza ezabatu zuena eta egungo kudeaketaz hobeto ez hitz egin, zaraman lurperaturik dauden bi langileen senideek egindako adierazpen hunkigarriak irakurri besterik ez dugu egin behar, azkena hau delarik: https://labur.eus/ertel (Más…)

marzo 3, 2020

Deformatika: Twitter-retik Mastodonera eta Radiohead

r213_deformatikaAzken hilabete honetan egon bada egoera, hausnarketa eta ekintza izan da Twitter-retik Mastodon-era egindako “migrazioa”. Nahiko ezaguna da Twitter, Facebook, Instagram etab. bezalako sare sozial jabedunetan enpresek markatzen dituztela baldintzak eta zer egin, zer esan eta nola esan inposatzen dutela eta, garai batean ezarritako baldintzak ez baziren oso gogorrak, hori erabat aldatzen ari da eta hona hemen emaitzak:Egoera: Hainbat kontu bloketatu egin dituzte Twitter-ren, gehien-gehienak ezkerzaleen kontuak dira, hainbat ahots abisatu dute itxialdien atzean faxisten planifikazioa dagoela (salaketa masiboak, bot-ak, mehatxuak prentsa fatxan, etab.) eta gero, beste aldetik, Twitter-reko “moderatzaileen” jarrera ezkerreko ekintzaileen kontra areagotu izan da, eta asko, azken hilabetetan, agian penintsulako Twitter-reko burua den Nathalie Picquot-en sarrerarekin (https://labur.eus/NffiF).Hausnarketa: Egoera serioa izan da, zure kontua itx dezakete edozein aitzakirik argudiatuta: adierazpen politikoak, ustezko mehatxuak, umorea eta memeak argitaratzeagatik, egoera lazgarriak salatu, eta bereiziki hedabide nagusiek argitaratzen ez duten Kataluina eta EHrekin zer ikusirik daukan informazioa zabaltzeagatik. (Más…)

enero 30, 2020

Deformatika: Podcast-ak, informazioaz disfrutatzeko beste aukera oso interesgarria

r212_deformatika
Oso oker ez naiz egongo esaten badut podcast hitza (eta honen azpian dagoena) gehienok ezagutzen duzuela. Komunikazio tresna interesgarria, agian asko pentsatu duzuela berria dela baina justu kontrakoa, urte asko darama amaraunean, baina egia da azkenaldian EEBBetan izan duen arrakasta dela eta, gurean ere zabaldu egin da.Podcasta da komunikatzeko tresna oso merkea (edo doakoa), soinuan oinarritzen dena (ahotsak, elkarrizketak, musika, sintoniak eta kuinak) eta hedatzeko aukera asko dituena. Sakondu nahi baduzue: zelan sortu, zer behar duzuen egiteko, non argitaratu etab… artikulu interesgarria duzue hau: https://labur.eus/1Et8M.

Euskal podcast-fera, ez galdu aukera (ez, ez naiz bertsotan hasiko, lasai)

Garai batean gurean irrati libreek erabiltzen zuten gehien bat eta, betiko moduan, Arabako Hala Bedi Irratia (https://halabedi.eus/) izan da aitzindaria eta gero hasi zen zabaltzen hainbat irrati libre, komunitario eta, nola ez, pribatuetan. EHa bere osotasunean kontutan hartzen duen Arrosa Irratien sarea ekimenean, podcastak (https://labur.eus/PBwEs) aspaldi erabiltzen dira eta emaitza onak izan dira. Beste aukera berriagoa eta baita interesgarria Zuzeu Podcast sarea da (https://podcast.eus/). (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »