diciembre 11, 2019

Deformatika: Tsunami Democràtic eta hauteskundeak, berriro hauteskundeak

r211_deformatika
Bai, badakit déjà vu batean ari garela bizi momentu honetan, aurreko gezurraldia/hauteskunde kanpaina gogotik oraindik ez dugunean kendu, berriro sartzen gara zurrunbilo kaotiko madarikatu honetan: Españatik faxismo hotsak entzuten dira non-nahi, trifatxitoa, PSOE errepresiozalea, eta Unidas Podemos, banatuta eta ezin. Agian gurean gauzak argiago ikus ditzakegu, betikoei betikoa bozkatu betikoa mantentzeko, tira, betikotasuna, kasu honetan ñabardura batekin, betikoen lehendakaria lehenengo aldiz, publikoki, patronalaren alde eta sindikatu eta langileen mobilizazioen aurka agertu da. Paper hori Ekonomia/Confebask sailburuaren eskuetan uzten zen, kasu honetan EITBko monopolioa daukan Arantza Tapiaren eskuetan, hain zuzen. Araban interesgarria izango da ikustea ea EHBilduko Ruíz de Pinedok berriro PPko hautagaiari eserlekua kentzen dion… Ea. (Más…)

octubre 29, 2019

Deformatika: Hauteskundeak berriro eta gu izorratzeko prest (ahal dugun ienean)

r210_deformatikaGozamena bezala ez nuke deskribatuko berriro hautets-prozesua: politikari profesionalen gezurrak, poseak eta kanpaina nazkagarriak, hedabideen manipulazioa, aukera txiki eta aurrerakoiak estaltzeko lan ikaragarria, etab. Baina badaude gauza batzuk guk egin ditzakegunak, zakarrontzi honetatik ateratzeko, hara hemen proposamen batzuk:Propaganda elektorala ez jasotzeko, baja eman dezakezu. Eman beharreko urratsak ez dira zailak baina ziurtagiri digitalaren bidez egin beharko: https://labur.eus/21REk.

Adi egon behar gara manipulazioa, fake news, gezurrak eta abar antzemateko. Gogoratu enteratu garela Twitter, Facebook eta Instagram-ek PPri itxi dizkiotela 359 kontu faltsu, fake news-ak zabaltzeko eta goraipatzeko bere buruzagiak, erabili dituztenak (https://labur.eus/yupUZ).

Horretarako, Twitter-ren kasuan, Twitter-ren Bot-ak antzemateko, BotSlayer erabili dezakegu Gure zerbidorean edo Amazon AWSen instalatu eta erabili dezakegu: https://osome.iuni.iu.edu/tools/botslayer/. Baditu bi bertsio, CE da doakoa dena. (Más…)

octubre 22, 2013

Deformatika: Gure mugikorrak gu baino gehiagi mugitzen direnean…

cabecera_EK156_deformatik copia
r156_deformatikaPuff, azkenaldi honetan mugimendu asko egon dira mugikorren munduan, eta guztiak ez dira onerako. Aste luze bat daramagu “disfrutatzen” Apple-k inposatutako IOS7a. Kexa ugari, bateria agortzen dela gailu zaharretan (edo ez hain berrietan, programaturiko zaharkitzapenaz asko zekien Jobs-ek), info gehiago hemen: http://goo.gl/7huI1M . Honekin batera aplikazioak berregiteko beharra ere nabarmendu behar dugu.
Beste aldean Android daukagu, ez hain traketsa baina urrats kezkagarri batzuk ematen ere: 4.4 bertsioak KitKat izena izango du (http://www.android.com/kitkat/), elikagai transgenikoen erregea den Nestlerekin akordioa sinatu eta gero. Kaka, gaizki hasten gara.
Bada beste albiste interesgarria (ala ez, denborak esango digu) cyanogenmod-eko lagunak (http://www.cyanogenmod.org/) profesionalizatzen direla. Ezagutzen ez badituzu, jakin behar duzu Android-eko azken bertsioak eta moldaketa interesgarri batzuk sortzen dituztela enpresek firmware gaurkotu nahi ez dituzten gailuetan. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »