abril 3, 2025

Deformatika: Europako DNS publikoak, LaLiga vs CloudFlare eta Adimen Artifiziala erabiltzeko beste aukerak (I)

232_deformatikaUdaberrian sartuta eta ia kasik ez dugu astirik erlaxatzeko eta ama naturaz eta honen edertasunaz gozatzeko…. Goazen harira. Alde batetik beti militaristak izan direnak badaude “iritzi publikoa” prestatzen gerrarako edo, gutxienez, ikaragarrizko inbertsioak justifikatzeko armagintzan. Etsaia gaur Errusia izan daiteke, bihar Txina, etzi EEBBak baina ahazten zaiguna da etsaia beti dela jabea, burgesa, oligarka… aukeratu izena. Gerra bakarra klaseen arteko gerra delako, eta galtzen ari gara, etengabe.

https://www.dns0.eu/ Europak DNS publkoak jarri ditu martxan. Badakizue, segurtasuna, pribatutasuna etab. oinarriak omen dira, baina baita zenbait web gunetan edo zerbitzuetan sartzeko lehen mailako harresia ere. Oso ezaguna izan da aurreko asteotan Liga Españolak (LaLiga, jeje) CloudFlare erabiltzen duten zerbitzu batzuk blokeatu izana, epaile batek aginduta. Hori sahiesteko hemen duzue informazioa eta gomendio batzuk: https://labur.eus/laliga-cloudflare. Ba horretarako ez dute Europako DNS Publikoak erabili baina ordenagailu eta gailu gehienetan erabiltzen baditugu, nahiko erreza izango litzateke DNS mailan egiten bada…. Gomendioa? Erabiltzen badituzue, informatu ondo egin baino lehen. Ah, TOR, VPNak eta abar oso baliabide interesgarriak dira. Ya tú sabes… (Más…)

enero 5, 2025

Deformatika: Adimen Artifiziala eta Bluesky, besterik ez… (juajua) (II)

232_deformatikaBigarren gai potoloa zein da? Sare sozialen munduan badugula beste aktore interesgarri bat Bluesky (https://bsky.app/). Twitter zaharraren esperientzia berreskuratu nahi duen sare sozial berria. Honekin ere eztabaida interesgarri batzuk sortzen dira:

X, garai batean Twitter zena, ez da erakargarria, gorroto putzu beltza bihurtu baita. Jende asko (25 miloi pasatxo hau idazterakoan) sartu da Blueskyn eta kontutan hartuta Mastodon gero eta erabiltzaile gehiago dituela eta Threads-en jende asko omen dagoela, ulergarria da X-en 120 miloi kontu galtzea. Baina zenbakiak ez daude argi, non gelditzen dira falta diren erabiltzaileak?

Bluesky-k sortu duen AT protokoloak badu bide interesgarria hurrengo urteotan. Gaur egun ezagutzen ez ditugun aplikazio eta erabilpen berri batzuk sortuko dira, zalantzarik gabe. Hackernoon-en ikerketa paregabea sortu dute, ingelesez eta oso teknikoa, badakit, baina gaia interesatzen bazaizu pena merezi du irakurtzea: https://labur. eus/hackernoon (Más…)

diciembre 28, 2024

Deformatika: Adimen Artifiziala eta Bluesky, besterik ez… (juajua) (I)

232_deformatikaBeno, gaurko bi gai nagusiek badute puntu bat amankomunean: erabili ditzakezuela egun hauetako bazkari zein afaritan egongo den koinatu nazkagarri hori isilarazteko. Hau da Olentzarorako prestatu dizuegun opari aparta ; – )

Gaur egun euskaraz AA ia guztiek badute euskaraz ulertu eta erantzuteko gaitasuna, ChatGPTrekin hasita eta Claude-rekin jarraituz Llama-raino heldu arte. Egia da azken honek gure hizkuntzaren ikerkuntza eta garapena bultzadu duela, euskarazko modeloak sortuz.

Teknologia berri bat martxan jartzen denean kontzeptu berriak ere sortzen dira eta AAren kasuan agian gehiegizkoak dira: Machine eta Deep Learning, Sare Neuronalak, Ereduak, etab. luze bat. Gaiari heltzeko bidean ikara-aurpegi gehiegi ikusten dira nonnahi… (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »