junio 4, 2013

Deformatika: Sareko tresnak erabili teknologiak eraldatzeko, gehien bat…

cabecera_EK153_deformatik copia
r153_deformatika_grEz da kontu berria, baina askotan erabili ditugu amaraunean topatu ditzakegun tresnak eraldaketa bultzatzeko, edo gutxienez, salatzeko. Hona hemen adibide batzuk:
http://dontuseie.com/ Puff, Micro$oft enpresako nabigatzailea da askoren jopuntua, berdin du erabiltzaile xumea bazara edo web garapenean lan egiten duen pertsona: gorrotatzen dugu Internet Explorer (IE). Eta web gune honek eginkizun polita du: IE ez erabiltzeko komenzitzen lagundu.
http://www.upgradefromwindows8.com Windows bertsio berriak dituen arazoak ez dira txikiak: bateragarritasuna, estabilitate falta, baliabide jale amorratua, … eta interface berria. Web honetan W8tik linux-era gaurkotzeko kanpaina jarri dute martxan, eta arrakastatsua izaten ari da.
(Más…)

mayo 8, 2013

Deformatika: Software euskaraz, harritzekoa bada ere…

cabecera_EK152_deformatik copia
r152_deformatikaSoftwarea euskaratzeko aleginak ez dira berriak, azken urteotan ekimen ezberdinak sortu dira maila ezberdinetan lan honi ekiteko (gure herrian ohizkoa denez, mila ekimen gauza bera egiteko, je je). Ez dizuet ezer berririk kontatuko baliabide interesgarri pare bat aipatzen badut:
http://goo.gl/zslUl Eusko Jaurlaritzak mantetzen du software biltegitxo hau, bertan gauza interes batzuk egon badaude baina, tira, zaharkituegia… Pena merezi du Xuxen zuzentzailea bertan dagoelako eta beste kontu pare bat.
http://librezale.org/ Jatorrena eta aintzindariena, hemen software librezale asko bildu gara itzulpen proiektu amankomunetan parte hartzeko, proiektuak asko dira, Openoffice, Libreoffice, Vuze/Azureus, Firefox eta abar luze bat.
http://exelearning.net/jaitsi/ Proiektu hau euskaratuta dago eta aukera polita irakaskuntza edukiak landu ahal izateko. Haiek dioten moduan: “Irakasleentzat web edukiak sortu eta argitaratzeko laguntza handiko kode irekian garatutako egiletasun tresna da”. Gehiago esango nuke nik, IMS eta SCORM 1.2 formatuan gorde ditzakezu edukiak (Moodle-ekin bateragarria) eta baita web orri nabigagarri moduan ere. Txapeau!!! (Más…)

abril 11, 2013

Deformatika: El Correo, Lanbide, langabetu maltzurrak eta UPyD

cabecera_EK151_deformatika
r151_deformatikaVocento-ren El Correo-rena ez du barkamenik. Gaurko alean, ohiko prostituzioaz jositako publizitateaz gain, Lanbide eta DBErekin (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta) egon daitezkeen ustezko iruzurrei  buruzko azaleko artikulua (+ barruko 2 orrialde) eta beste 3. orrialde bat gai bera jorra-tzeko pixkat aurrerago. Ez da salbuespena bilaketa egiten baduzue hauexek dira emaitzak: mehatxuak, iruzurrak, etorkinak… http://goo.gl/akWyW
Kontua larria da, DBEa jasotzen duten pertsonek, eskubide osoa dute legez eta kasu askotan (gehienetan esango nuke) kale gorria saihesteko aukera bakarra izaten oi da. Tamalez, gero eta jende gehiagok eskatu behar ditu, eta El Correo-ren kriminalizazio kanpaina nazkagarria izateaz aparte, hartzaileengan luzatzen duen susmoa ez du oinarririk. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »